AA Aita - Jon Plazaola
Generoa
Monologoak
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, apur bat gora etorrita eta aitatasun "alta"-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikusleen gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.



