2024. BATZAR NAGUSIKO DEIALDIA
Bazkide agurgarria;
Zinemazaleen Elkarteko Zuzendaritzak, datorren urtarrilaren 18an goizeko 11etatik aurrera Ikusgarri aretoan ospatuko den urteko batzar nagusira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizu.
Ohiturari jarraituz, jorratuko den eguneko gai ordena aurkezten dizugu;
Eguneko gai zerrenda:
-
2023 EKITALDIKO AKTA IRAKURRI ETA ONARTU
-
Bertaratutako bazkideek bozkatu dezatela 2023ko aktaren onespena.
-
Gaiak jorratu eta zalantzak argitzeko denbora aurrezteko, akta webgunean eskuragarri dago.
-
2024. urteko ekitaldiaren gai ordena.
-
-
MARRAZKI ETA PELIKULA EMANALDIAK
-
Ekitaldiko datu orokorrak.
-
Grafiko bidez adierazi.
-
Elkartearen ibilbidea estatistikak erabiliz.
-
-
ZINE KLUBA ETA EUSKARAZKO DOKUMENTALAK
-
Emanaldi bien bataz besteko ikusle kopurua ezagutarazi.
-
Zine Klub saioan emandako pelikulak kultur etxean eskuragarri egongo dira gogorarazi.
-
Datorren urtean Zine Klub tartea, 700. urteurreneko emanaldiekin beteko dugu.
-
-
KULTUR EKINTZAK
-
Ekintzak izendatu, urteko balantzea aurkeztu eta ikusle kopurua eman.
-
Udalak elkartearekin sinaturik dituen bi hitzarmenak (zine & kultur ekintzak) berritu egin ditu.
-
-
ELKARLANAK
-
Zinemazaleen elkarteak beste kultur talde eta erakundeekin burutu dituen ekimenak.
-
-
2024. URTEKO EKITALDI EKONOMIKOA
-
AURTEN EGINDAKO INBERTSIOAK
-
DATORREN URTERAKO AURREIKUSITAKO INBERTSIOAK
-
ELKARTEAREN EKIMENAK
-
Herriaren 700. urteurrena
-
Erakunde ezberdinetatik jasotako diru laguntzak.
-
Zineman erakuts leihorik izan ez duten plataformetako filmak proiektatzea egokia den erabaki.
-
Etorkizunean zinema bideragarria izaten jarraitzeko proposamenak: kuota, sarrera garestitu.
-
65 urtetik gorakoentzat zine sarrera 2 eurotan ekimenaren arrakasta.
-
Zuzendaritza Batzordea berriztatzeko proposamena luzatu.
-
-
EKARPENAK

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




