2025. BATZAR NAGUSIKO DEIALDIA
Bazkide agurgarria;
Zinemazaleen Elkarteko Zuzendaritzak, datorren urtarrilaren 31ean goizeko 11:30etan Ikusgarri aretoan ospatuko den urteroko batzar nagusira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizu.
Jarraian, bertan jorratuko den eguneko gai ordena aurkezten dizugu;
Eguneko gai zerrenda:
2024. urteko akta irakurri eta onartu
Marrazki eta pelikula emanaldiak
Zine Kluba: Lekeitio 700. urteurrena
Kultur ekintzak
Elkarlanak
2025. urteko ekitaldi ekonomikoa
Aurten egindako inbertsioak
Datorren urtera begira aurreikusitako inbertsioak
Elkarteak burutzen dituen ekimenak
- Zinemak bideragarria izaten jarrai dezan, aukerak aztertu eta bozkatu
- Zine Klub saioa doako izatearen egokitasuna baloratu eta bozkatu.
- Zuzendaritza batzordea berriztatzeko proposamena luzatu.
EKARPENAK

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




