Aupa Zinemazaleak;
Poz haundiz iragartzen dizuegu, maiatzaren 6tik eta abenduaren 31ra bitartean Zinema Senior emanaldiak berriz martxan izango ditugula astelehenero 65 urtetik gorakoentzat.
Aprobetxatu aukera eta anima zaitezte!!



Agustin Jimenez stand up comedy generoaren bultzatzailetzat jotzen da Espainia. Hogei bakarrizketa baino gehiago grabatu ditu El Club de la Comedian, COMEDY CENTRAL , SOPA DE GANSOS eta CARACOL TV autore gisa interpretea da eta ehunka egin ditu (gehiegi esan gabe!) lokal, antzoki eta aretoetakoak.

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.