Euskara

Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Maik eta Joseluk, TOTO txakurtxoaren kustodia partekatzen dute.

TOTO, komedia olinpikoa da. TOTOk belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. TOTOK maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.


Título original

Mavka. The Forest Song

Zuzendaria

Aleksandra Ruban, Oleh Malamuzh

Gioia

Yaroslav Voytseshek, Jeffrey Hylton

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

3Beep, Animagrad Animation Studio

Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean.

Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Egilea

Salomé Lelouch

Zuzendaria

Begoña Bilbao Lejarzegi

Antzezleak

Itziar Ituño

Ramon Agirre

 

Sinopsia

Bata zein bestea… Biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak;
“Ez zenuen zertan esan!
Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean.
Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita.
Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago,
baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu.
Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz?
Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den
guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin.
Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino
eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.

 


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Azaroaren 18an estreinatuko da Go!azen 9.0 denboraldia. Abenduan hasiko dute kontzertu-bira eta, maiatza bitartean, hainbat herri eta hiritara joango dira. Telesaileko aktoreak aurrez-aurre ikusteko aukera aparta dira kontzertu hauek; haiekin batera dantza egin eta abesteko.


Título original

Knor

Zuzendaria

Mascha Halberstad

Gioia

Fiona van Heemstra

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

A Private View, Viking Film

Babs 9 urteko neskato bat da, eta aitonak urtebetetzean Oink izeneko txerrikume bat oparituko dio. Neskatoak bere gurasoak konbentzituko ditu txerriarekin geratzeko. Txerritxoak neskatoaren bizitza eta familia guztiarena aldatuko du, baina gauzak korapilatzen hasiko dira …


Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


“Zelanda” (2021, Etxarri Aranaz, Nafarroa) Fran Urias eta Bastida anai-arreben (Ane eta Iñaki) uztarketari esker sortutako taldea da. Gerora, egitasmo musikal hau garatzeko, Lander Anton eta Iker Toral elkartu zitzaizkien, egungo boskotea osatuz.
Fran eta Ane, duela gutxi agur esan duen “Hesian” musika taldeko kide ohiak dira eta ibilbide berri honetarako, Eñaut Gaztañagarekin grabaketa lanetan aritu dira taldeari izena ematen dion diskoa kaleratzeko. Pop-Rock indartsu eta freskoa uztartzen dituen lan honetan, nostalgia, emozio eta metaforaz beteriko abestiak aurkitzen dira. Azpimarragarria, Ainhoa Arroitajauregi eta Olatz Salvadorren kolaborazio bereziak.
Sarrerak salgai ohiko lekuetan.


Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Apirilaren 6an, zinemaren historian entzundako soinu banda ezagunez gozatzeko aukera izango dugu Ikusgarri aretoan. Zuzenean interpretatuko diren doinuen artean, ‘Oscar’ saria irabazi duten Ennio Morricone, Hans Zimmer, Leonard Berstein edo John Williams zuzendarien soinu bandak entzungo dira, film horien irudiak proiektatuz. Konbinazio honek, film berri baten aurrean egotearen sentsazioa eragingo digu, eta emanaldia borobiltzeko, aretoko argiak piztu arte, eserlekutik ez mugitzea gomendatzen dizuegu....


Título original

Momias

Zuzendaria

Juan Jesús García Galocha

Gioia

Jordi Gasull

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

4 Cats Pictures, Atresmedia Cine

Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.


Generoa

Hitzaldia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Patxi Usobiaga 1980. urtean Eibarren jaiotako eskalatzaile profesional ohia da. Bere ibilbidean zehar asko izan dira lortutako garaipenak, azpimarragarrienak; bi aldiz “World Game” edo munduko kopa txapelduna 2006-2007 urtean, Europako txapelduna 2008an, munduko eskalada txapelduna 2009an, Españako txapeldun bi urtez jarraian 2004-2005an eta amaigabeko zerrenda luzea.

Lesio garrantzitsuak tarteko eta 2010. urtean izandako kotxe istripu larriak eragindako hernia diskalaren ondorioz, eskaladari agur esan behar izan zion eta bizimodu berri bati ongi etorria eman. Gaur egun lehiaketetatik kanpo ibili arren, daukan jardun nagusia bere Puc Series enpresa kudeatzea da eta bertan munduko eskalatzaile hoberenen prestakuntzaz arduratzen da.

“Sin Limites” dokumentala eta ondorengo solasaldia ez daude eskalada bizi eta maite dituztenentzat soilik zuzenduak, bizitzan diziplinarekin helburuak lortzeko gogor saiatzen diren guztientzat baizik.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Froga psikologiko batzutara aurkeztu da
protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz.
Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza
irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra
aurkituko ditu ordainetan. Psikologa batek galdera
sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela
urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere
onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik
gerta ez dadin.

AKTOREAK

SARA COZAR

JOSEBA APAOLAZA

ZUZENDARIA

BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI

EGILEA

JORDI CASANOVAS

 


Subscribe to Euskara