Drama
Título original
Bob Marley: One Love
Zuzendaria
Reinaldo Marcus Green
Gioia
Terence Winter
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Paramount Pictures
Ikono baten bizitzaren eta musikaren ospakizuna, bere maitasun- eta batasun-mezuaren bidez belaunaldiak inspiratu zituena. Pantaila handian lehen aldiz, Bobek zoritxarra gainditu izanaren historia eta haren musika iraultzailearen azpiko ibilbidea ezagutuko ditugu.
Título original
Bizkarsoro
Zuzendaria
Josu Martinez
Gioia
Josu Martinez
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Tentazioa, Adabaki Eroizpenak, Gastibeltza Filmak
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”
Título original
Wuthering Heights
Zuzendaria
William Wyler
Gioia
Ben Hecht, Charles MacArthur
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Samuel Goldwyn Company, United Artists
Emily Brönteren eleberri bakarraren egokitzapenik onenetakoa, Ellis Bell ezizenarekin argitaratua eta literatura ingeleseko klasikotzat hartua. Elur-ekaitz gogor batek atzerritar bat Heathcliff misteriotsuaren etxe ilun batean babestera behartuko du. Maitasun zapuztu batek bihurtu omen du Heathcliff bizitzeko gogorik gabeko gizon.
Ibiltari galduak, gero eta jakin-min eta intriga gehiagorekin, maitasun istorio liluragarri baina triste hori entzungo du. Entzungo du nola gizon horrek Cathy galdu zuen, bere bizitzako maitasun handia, eta nola bere arima itzaltzen joan zen maitasunak irauten zuen bitartean.
Título original
Das Lehrerzimmer
Zuzendaria
Ilker Çatak
Gioia
Johannes Duncker, Ilker Çatak
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
if... Productions, ARTE, ZDF
Carla Nowak, matematika eta kiroletako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko da lanean. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasleetako bat susmopean dagoenean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakiko du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatuko da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin beharko die.
Título original
Ferrari
Zuzendaria
Michael Mann
Gioia
Troy Kennedy-Martin
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Moto Productions, Iervolino & Lady Bacardi Entertainmen
Ferrari izeneko markaren sortzaileari buruzko biopic honek Italiako kirol automobilaren potentzia irauli zuen gizonaren bizitza kontatzen du, baita bere emaztearekin izan zuen harreman sutsua ere.
1957an girotuta, Enzo eta bere taldeak bizi izan zuten une zaila erakusten du, Mille Miglian, Ferrari batek talka egin eta bederatzi pertsona hil zirenekoa.
Título original
The Bastard
Zuzendaria
Nikolaj Arcel
Gioia
Nikolaj Arcel
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Koch Films, Nordisk Film
1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretuak daniar paramo gogor eta babesgabeak konkistatzeko asmoa hartuko du, itxuraz ezinezkoa den helburu batekin: erregearen izenean kolonia bat sortzea. Baina inguruko agintari bakarrak, Schinkelen Frederik gupidagabeak, harrokeriaz dio lur hori berea dela.
Schinkel ohartzen denean bere neskame Ann Barbarak eta haren senarrak ihes egin dutela Kahlenekin, zin egingo du bere esku dagoen guztia egingo duela kapitaina uxatzeko. Baina Kahlen ez da kikilduko, eta borroka bat hasiko du, non bere bizitza ez ezik, bere inguruan sortu den pertsona baztertuen familia ere arriskuan jarriko duen.
Título original
Valle de sombras
Zuzendaria
Salvador Calvo
Gioia
Alejandro Hernández
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
La Terraza Films, Ikiru Films
Himalayako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak elkarrekin bizitzeko aukera izango dute Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitz betean lo daudela, bidelapur batzuen eraso bortitza jasango dute. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eramango du. Han, inkomunikatuta eta zibilizaziora itzultzeko aukerarik gabe, negua iritsi arte egon beharko du, herrixkatik irteteko bide bakarra ibai izoztua baita. Itzulerako bideak, Himalayaren bihotzean ikasitako guztia erakusteko aukera eskainiko dio Quiqueri.
Título original
The Holdovers
Zuzendaria
Alexander Payne
Gioia
David Hemingson
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
CAA Media Finance
Paul Hunham, eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko.
Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura sortuko dio haietako batekin, traumaz jositako mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen semea galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin.
Título original
Io capitano
Zuzendaria
Matteo Garrone
Gioia
Massimo Ceccherini, Matteo Garrone
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Archimede, RAI Cinema, Tarantula
Seydou eta Moussa gazteek Dakar utzi eta Europarako bideari ekiten diote. Odisea horretan basamortuko arriskuak, Libiako atxiloketa-zentroetako izugarrikeriak eta itsasoaren arriskuak biziko dituzte.
Título original
The Old Oak
Zuzendaria
Ken Loach
Gioia
Paul Laverty
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Sixteen Films, Why Not Productions.
Geratzen den azken pubaren etorkizuna kontatzen da pelikulan. The Old Oak du izena eta Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean dago kokatuta, non jendea lurra uzten ari den meategiak itxi ahala. Etxeak merkeak direnez, eta eskuragarri daudenez, leku ezin hobea da errefuxiatu siriarrentzat.