Informazioa

Aretoetan, zinema beti handi

Euskal, europar eta euskaraz egindako zinema Euskadiko publikoarengana hurbiltzea da helburua

‘Aretoetan, zinema beti handi’ kanpaina jarri dugu abian. Hiru ekintza berezi biltzen ditu, honako helburuekin: euskal eta europar zinemagintza sustatzea, publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea. Kanpainan 24 zinemak eta 85 pantailek hartzen dute parte, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza du.

Etiketak

35. KALEKA(5/6/7) Ez dago saiorik

LEKEITIOKO KALE ARTEEN JAIALDIA 35.edizioa ba dator!

Lekeition, udako 3 eguneko jaialdia izateaz gain, KALEKAk tokiko kulturaren garapenaren funtsezko beste ardatz bat izan nahi du, urtean zehar eta epe luzerako kultur gertaera, kultura kritikoa, parte-hartzailea, feminista, berritzailea, garaikidea eta gaur egungoa sustatzen lagunduko duena.

Etiketak

Autobus zerbitzua + sarrera

Irailaren 23an Benito Ansolaren omenez egindako dokumentala estreinatuko da Donostiako Zinemaldian. Joan nahi duten guztiek, 25€ren truke autobus zerbitzua + sarrera eskuratu ahalko dute. Irteera Mandaskatik arratsaldeko 17:00etan eta sarrerak salgai Traola estudioan.

 

 

Etiketak
Subscribe to Informazioa