Oskara Plazara
Generoa
Dantza
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
“Nor zaren jakin nahi baduzu dantza ezazu!”. Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarrituz, Kukaik dantza eta zinema bateratzen dituen formatu hau proposatzen du. Hiru dantzarik ‘Oskara’ ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, IDENTITATEA gogoetarako gai nagusia delarik.
Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
Dokumentalaren zuzendariak: Iñaki Alforja y Pablo Iraburu.
Koreografia: Marcos Morau.
Dantzariak: Kukai Dantza.
Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
Musika: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert.
Talde teknikoa: Angel Agüero, David Bernués.
Produkzioa: Nagore Martinez.
Banaketa: Doltza Oar-Arteta.
Informazio gehiago www.oskarafilm.com.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




