“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena.
Normalean kontatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan… egungo musika eta marketin, “Sold Out”aren moda, guraso eta umeak kontzertuetan egotearen moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak…
Luis Zahera aktore galiziarrak "CHUNGO" bakarrizketa aurkeztuko du ikugarri aretoan.
Antzezle gisa hasi zenetik gaur egun duen arrakastara arteko errepasoa, bere jaioterrian izandako haurtzaroa, bere familia eta hamaika istorio eta pasadizo, Luisek goizero esnatzean aurre egiten dion surrealismora eramango dutenak ikuslea.