Pan (Viaje a Nunca Jamás)
Título original
Pan
Zuzendaria
Joe Wright
Gioia
Jason Fuchs
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Berlanti Productions
Peter (Levi Miller) 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da. Tigrilla (Rooney Mara) gerlariaren eta ezagutu berri duen Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata bihotz-gabea garaitu beharko du Sekula Betiko lurraldea salbatu eta bere ametsa betetzeko: PAN, Sekula Betirako Bidaiako heroia bihurtzea.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




