Euskara
Título original
Playmobil: The Movie
Zuzendaria
Lino DiSalvo
Gioia
Blaise Hemingway
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Morgen Studios
Charlie txikia Playmobil-eko munduan imatumagikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko.
Mundu sinestezinetan barrendua hala eta ezinezko erronkak gainditzen dituela, Marla-k Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, amabitxi xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.
Título original
Elcano Lehen Mundu Bira
Zuzendaria
Ángel Alonso
Gioia
Garbiñe Losana , Jose Antonio Vitoria
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Dibulitoon Studio
Elkano, lehen mundu bira familiei zuzendutako animaziozko film luzea da, eta 1519an Sevillan hasi eta hiru urtera toki berean amaitu zen bidaia du oinarrian.
240 gizon irten ziren Sevillatik, bost itsasontzitan, eta bakarra itzuli zen, Juan Sebastian Elkano getariarrarena.
Título original
Missing Link
Zuzendaria
Chris Butler
Gioia
Chris Butler
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Laika Entertainment / Annapurna Pictures
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai. Izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako Yeti lehengusua aurkitzeko asmoz.
Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dute helmugara iristeko.
Título original
Hodja fra Pjort
Zuzendaria
Karsten Kiilerich
Gioia
Karsten Kiilerich
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
M&M Productions
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
Título original
Terra Willy: Planète inconnue
Zuzendaria
Eric Tosti
Gioia
David Alaux, Eric Tosti, Jean-François Tosti
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Logical Pictures / TAT Productions
Willy espazioan zehar misio batean gurasoekin bidaiatzen ari den haurra da. Istripu bat dela eta espazio-ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio-ontzitik atera eta gurasoengandik aldenduko da eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur.
Buck izeneko bizirauteko robotarekin eta bere lagun estralurtar berriarekin, Flash-ekin, batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean.
Título original
PLOEY - You Never Fly Alone
Zuzendaria
Árni Ásgeirsson
Gioia
Friðrik Erlingsson
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
GunHil / Cyborn
Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.
Título original
Doragon bôru chô: Burorî
Zuzendaria
Tatsuya Nagamine
Gioia
Akira Toriyama
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Toei / Shueisha
Bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Título original
Astérix: Le secret de la potion magique
Zuzendaria
Alexandre Astier, Louis Clichy
Gioia
Alexandre Astier
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
M6
Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren
Título original
The House With a Clock in its Walls
Zuzendaria
Eli Roth
Gioia
Eric Kripke (Novela: John Bellairs)
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Amblin Entertainment / Mythology Entertainment
Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Une hartatik aurrera etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean. Steven Spielberg izan da familia osoarentzako abentura magikoa den “Horman Erlojua Duen Etxea” honen ekoizlea, eta Eli Roth zuzendaria. Eric Kripke (“Sobrenatural” seriearen sortzailea) da gidoilaria, eta 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Gorey ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta dago.
Título original
Smallfoot
Zuzendaria
Karey Kirkpatrick, Jason Reisig
Gioia
Karey Kirkpatrick, Clare Sera, John Requa
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Warner Bros.
Migo mendi gaineko herrixka batean bizi den Yeti bat da. Nahiz eta guztiek aurkakoa esan, bera konbentzituta dago benetan existitzen direla Oin Txikiak, hots, amesgaizto txarrenetako munstro mitiko horiek, oin anormalki txikiak dituztenak, hortz perfektuak eta ilea burua gainean soilik.
Arrazoia ote du Migok?