Euskara

Título original

Elias og Storegaps Hemmelighet

Zuzendaria

Simen Alsvik

Gioia

Will Ashurst, Simen Alsvik

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

s

Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.

Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela.
Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?


Título original

Luis & the Aliens

Zuzendaria

Luis and the Aliens

Gioia

Wolfgang Lauenstein, Christoph Lauenstein

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

A.Pictures Film, TV Production / Fabrique d'Im

Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau "Niko" eta "¡Upsss! ¿Dónde está No...?" film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa,
teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita
konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira
eramateko asmoz. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diot


Título original

The gruffalo

Zuzendaria

Max Lang, Jakob Schuh

Gioia

ulia Donaldson, Jakob Schuh

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Magic Light Pictures / Studio Soi

Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugearekin topo egin du. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio eta modu atseginean ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere grufaloarekin hitzordua du! Baina zer da grufalo bat? Ezagutu Grufaloaren eta haren alabaren mundu liluragarri Julia Donaldson idazleak, haur-literatura modernoan erreferentea denak, sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abentura dira.


Título original

Sagu and Pagu

Zuzendaria

Engin Bastürk

Gioia

Murat Kirisçi

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Siyahmarti Animazioa Studios

Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da. Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat. Filmak adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu, eta garrantzi handiko gaiak azaldu, ur eskasiarena, adibidez; edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena.


Título original

Leo Da Vinci: Mission Mona Lisa

Zuzendaria

Sergio Manfio

Gioia

Francesco Manfio, Sergio Manfio

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Gruppo Alcuni. Distribuida por GEM

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.


Título original

Maya the Bee: the Honey Games

Zuzendaria

Noel Cleary, Alexs Stadermann, Sergio Delfino

Gioia

Adrian Bickenbach, Noel Cleary

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Studio 100 Media / Studio B Animazioa

Bueltan dugu Maya burrunbaria! Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko. Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hari irabazteko. Has daitezela Ezti-jokoak!


Título original

The Son of Bigfoot

Zuzendaria

Ben Stassen, Jeremy Degruson

Gioia

Bob Barlen, Cal Brunker

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

StudioCanal / nWave Pictures

Adam, 13 urteko mutikoa, arraro sentitzen hasiko da ikustean ilea eta oinak azkar hazten zaizkiola. Orduantxe izango du amak ezkutatu dion sekretuaren berri:  Bigfoot legendarioaren semea dela.
Bigfoot  HairCo korporazio zientifikoarengandik babesteko dago basoan ezkutatuta, korporaziokoek bere DNArekin esperimentuak egin nahi baitituzte.
Adam aitaren bila doa …


Título original

Early man

Zuzendaria

Nick Park

Gioia

Mark Burton, James Higginson, John O'Farrell

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Aardman Animazioas

Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardmanen abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: "joko sakratuarekin". Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da! Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea. Euren basoa arrriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gizon maltzur eta bilau bat heltzea, Jaun Nooth.


Título original

The jungle bunch

Zuzendaria

David Alaux

Gioia

David Alaux, Eric Tosti, Jean-François Tosti

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

France 3 Cinéma / Master Films

Maurice behar bezalako pinguinoa da� Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du


Título original

Paddington 2

Zuzendaria

Paul King

Gioia

Michael Bond , Jon Croker

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Amazon Prime Instant Video

Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposenaren bila dabilela, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina, liburua lapurtzean gauzak korapilatu egingo dira …


Subscribe to Euskara